lunes, 7 de octubre de 2013

UD 6: Ringo


Azken egun hauetan ikusi duzuenez 5. eta 6. mailako ikasleak eskuz egindako tramankulo batekin ari dira. Tramankulo hau RINGO deitzen da eta normalean borobila izaten da, erdian zulo txiki bat du errezago hartzeko, hala ere veste formak ere izan dezake. Esan dizuedanez eskuz eginda dago eta kartoia, plastikozko poltsak eta zinta aislante erabili dugu egiteko. Ringon, Bolei, Tenis eta Badmintonera jolasten den bezala zelaia bi zatitan banatzen da sare batez. Jolasaren mamia Ringoa sarearen gainetik pasatuz gero arerioaren zelai barruan erortzea da, honekin batera beste hiru arau nagusi ezagutu beharko genituzke, Ringoa airean dagoenean biratzen egon baharko da, lurrearekiko paralelo egan egin behar du eta hartzen dugun lekutikan jaurti beharko dugu. Hau kontuan hartuz banaka, binaka edo taldeka jolastea dugu, eta Ringo bat edo bi aldi berean erabiltzea dugu. Hemen informazio gehiago uzten dizuet, pena da baina erderaz dago, euskeraz ez bait dut ezer aurkitu.  Lehenengo puntua irakurri interesgarria da eta.

Hemen duzue zuek egindako Ringo batzuk, komentatuko duzue zein den gehien gustatzen zaiozuna? Komentarioetan ipini.


Hemen duzue 5. mailakoak



Hauek 6. "A"koak dira  


Hauek 6. "B"koak dira  



No hay comentarios:

Publicar un comentario